Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erlazio

iz. Matematikan eta, berdintzetan eta abarretan, bi elementuren arteko lotura, bataren aldakuntzak bestearena dakarrena. || Mat. A eta B multzoen arteko erlazioa, A multzoko zenbait elementu B multzoko beste zenbaitzuekin elkartzen dituena da. Hala, multzo bakoitzeko elementu bakoitzari berekin erlazioa duen beste multzoko elementu familia bat dagokio. Gutxitan erabiltzen dira hiru multzo edo gehiagoren elementuen arteko erlazioak. Erlazio matematiko hauek era askotakoak izan daitezke: antisimetria erlazioak, erlazio bitarrak, bana-banako erlazioak, simetrikoak, baliokidetasun erlazioak etb.  v  Erlazio bitarra. Mat. Multzo bateko edo gehiagoko elementuen artekoa, betiere elementuak binaka hartuta.  v  Erlazio simetrikoa. Multzo bateko elementuen artean dagoena, betiere a elementuak b elementuarekin erlazioa badu b elementuak ere a elementuarekin erlazioa duela gertatzen bada. || Gram. Perpaus bereko hitz biren artean degoen lotura.