Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erlatibo

izond. Beste zerbaiten arabera hartzen dena, absolutua ez dena. ◊ Gram. Perpaus erlatiboa: izenondo balioa duen perpaus txertatua.  v  Masa erlatiboa edo erlatibitate masa. Fis. Gorputz baten masa beti berdina izaten da, gorputzak izan ditzakeen eraldaketak gorabehera. Baina, partikulak oso azkar higitzen baldin badira masa handitu egiten da. Erlatibitatearen teoriak dio gorputzaren inertzia, eta beraz gorputz horren masa, mugimenduaren gorabeheren araberakoa izaten dela. Horrenbestez gorputz baten masa handitu egiten da bere lastertasuna argiarenera hurbiltzen den ahala. Garrantzi handiko gertaera da hori zenbait fenomeno aztertzerakoan, nukleoaren fisioarena adibidez.