epitelio
iz. Anat. Organismoan dauden lau oinarrizko ehunetako bat. Epidermisaren eta zentzuen atal nagusiak, organoen gainazala, eta gorputzeko hodi eta barrunbe gehienen barnealdea estaltzen dituen zelula ehuna da epitelioa. Epitelioko zelulak elkarren ondoan daude, zapalak edo zilindrikoak izan daitezke, tartean gairik ia ez dute izaten eta geruza bakarreko edo anitzeko mintz etengabea eratzen dute, larruazalaren gainazala eta odol hodien barnealdea adibidez. v Ziliodun epitelioa. Trakean eta bronkioetan izaten dena. v Guruin epitelioa. Guruin jariatzaileak eratzen dituena. v Epitelio elkartua. Zelula geruza bat baino gehiagoz osatua dagoena eta aise higatzen diren guneetan izaten dena, larruazalaren epidermisa eratzen duena adibidez.