Henrike Itsasgizona
Portugalgo printzea (Oporto, 1394 - Sagres, 1460). Joan I.a Portugalgoaren hirugarren semea zen. Ceutako konkistan hartu zuen parte, eta hartatik aurrera Saharako kostaldetik behera abiatu zen, kristautasuna mendebaleko Saharan barrena hedatzeko asmoz. Gotorleku bat eraiki zuen Sagresko hirian (San Bizente lurmuturraren hego-ekialdean) eta Villa do Infante izena eman zion. Afrikako mendebaleko itsasertzak eta uharteak miatu zituzten espedizioak antolatu zituen bertan: Madeira (1418), Azores (1432-1457), Rio de Oro (1436), Arguingo uhartea (1443) eta Senegal (1445). Ca’da Mosto eta A Da Noli Italiako bidaiariek eta beste itsasgizon portugaldar ospetsu batzuek hartu zuten parte aurkikuntza hauetan. Henrike printzeak zientziak bultzatu zituen bizitza osoan zehar eta, hil ondoren, ondasun asko utzi zion Lisboako unibertsitateari.