Empson, William
Britainiar poeta eta literatura kritikaria (Yokefleet Hall, Yorkshire, 1906 - Londres, 1984). Empsonen saio liburuek eragin handia izan zuten literatura kritika anglo-saxoian, eta orobat poesiak, poeta gazteagoengan. Empsonen lan ezagunenen artean daude: Seven types of ambiguity (1930, Zazpi anbiguitate mota), The structure of complex words (1935, Hitz konplexuen egitura). Olerki lanak Collected poems (Olerki guztien bilduma) batean bildu zituen 1955ean.
- Emmerich, Roland
- emozio
- Empecinado, El
- Empfindsamkeit
- Empoli
- Empson, William
- Ems
- Ems
- Emsland
- emu
- emultsio