Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

emu

iz. Zool. Ostrukaren antzeko hegazti lasterkaria (Dromiceius novaehollandiae). Lepoa eta zangoak oso luzeak izaten ditu, eta 1,70 m inguru da altu. 3-5eko taldeetan ibiltzen dira eta fruituak, belarra eta zainak jaten dituzte. Orduko 50 kilometro inguru egin ditzake. Australiako ekialdean bizi da.