Emmerick, Anna Katharina
Alemaniar lekaimea (Flamske, Westfalia, 1774 - Dülmen, 1824). Dülmengo agustindarren komentuan sartu zen 1802. urtean eta oinaze, zauri eta sufrikario handien artean eman zuen bertan bizitza. Kristorenak bezalako zauriak izateaz gainera, ikuskizun miragarriak bizi izan zituen, Kristok gurutzean izan zituenen parekoak. Clemens Brentano poetari kontatu zizkion ikuskizun haiek guztiak, eta Brentanok liburuetara bihurtu zituen (Das bittere Leiden unseres Herrn Jesu Christi, Jesu Kristoren nekaldi mingarria).
- Emmanuel
- Emmanuel-Philibert
- Emme
- Emmental
- Emmer, Luciano
- Emmerick, Anna Katharina
- Emmerich, Roland
- emozio
- Empecinado, El
- Empfindsamkeit
- Empoli