Emmer, Luciano
Zinemagile italiarra (Milan, 1918), Milango zinemagileen taldeko kide izan zen (Lattuada eta Comencinirekin batera). Arteari buruzko film labur ugari zuzendu du. Film luze aipagarrienak: Domenica d’Agosto (1949, Abuztuko igandea), Parigi è sempre Parigi (1951, Paris beti da Paris) eta La Piazza di Spagna (1952, Espainiako plaza).