Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Emmanuel

Hebreerazko hitza, «Jainkoa Gurekin» esan nahi duena. Isaiaren profezia famatuan (7,14) Ajaz Judako erregeari esaten zaio «Birjina batengandik jaioko den haurrari» izen hori emango zaiola. Oso zaila da ulertzen zer esan nahi duen igarkizun honek, baina Mateok (1,22) Kristorengan bete zela esan zuen. Jesu Kristori eman ohi zaio deitura hau, Maria Birjinaren seme delako.