Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Emmanuel-Philibert

(Burdin Buru deitua). Savoiako dukea, 1553-1580 bitarteko urteetan (Chambéry, 1528 - Chambéry, 1580). Karlos V.a enperadorearen zerbitzaria izan zen, Shmalkaldengo ligako printze alemaniarren aurka borrokatu zen (1545), eta frantsesak garaitu zituen Saint-Quintingo guduan. Bere lurraldeak berreskuratu zituen Cateau-Cambrésisko bakearen ondoren (1559), eta, Margarita, Frantzisko I.a Frantziako erregearen alabarekin ezkondu zen.