emir
(Arab. amîr, «agintzen duena»). iz. Agintari musulmana. Hasieran musulmanen arteko buruzagiak ziren emirrak. Sultan eta malik (errege) tituluak sortu zirenean, hasi zen erabiltzen emir deitura printze eta agintari militarrekiko tratuan; egungo emirrak printzerri arabiarretako agintari nagusiak dira bereziki. Mahomaren ondorengoek emir titulua jaso dute betidanik.