Eminescu, Mihail
(Mihail Eminovici, Mihail Eminescu deitua). Poeta errumaniarra (Ipotesti, Moldavia, 1849 - Bukarest, 1889). Hainbat lanbidetan ibili zen. Burua galdu eta erietxe batean sartu zuten 1883. urtean; bertan zegoen ero batek hil zuen 1889an. Errumaniako poeta nagusitzat hartu izan da Eminescu. Poema gehientsuenak (Epigonoak eta Venus eta Ama Birjina poema ospetsuak besteren artean) Courvorbiri Literare literatura aldizkarian argitaratu zituen. Titu Maiorescuk eman zituen argitara, 1883an, barreiaturik zeuden lan haiek, Poezii izeneko bilduman. Bere poesiaren ezaugarririk nagusiena egonarriz beteriko ezkortasuna da, aberriarekiko sentimen sakona eta forma metrikoen erabilera trebea. Poesiaz gainera, lan batzuk eman zituen hitz lauz.
- emigratze
- emigrazio
- Emilia
- Emilio
- Emin Pacha
- Eminescu, Mihail
- emir
- Emirerri Batuak, Arabiar
- emirerri
- emirerribatuar
- emirgo