Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

emigrazio

iz. Emigratzea; bizitoki edo nazio batetik bestera joatea. Gizartearen egoera, politika eta ekonomia izaten dira emigrazioaren arrazoiak. Antzinako emigrazioak ingurumenaren aldaketak edo baliabiderik eza zirela eta gertatzen ziren: herriek edo tribuek emigratzen zuten, taldekako emigrazioak ziren, beraz. Gaur egun aldiz, familiak edo bere kasa doan jendea dira emigratzaile gehienak; Europatik Ameriketako eta Ozeaniako herrietarako edo emigratzaileak bizi diren herriak baino aberatsagoak diren herrietarakoa da emigrazio joera nagusia.  v  Zool. Migrazioa.