Estatu Batuetako esploratzailea (Chicago, 1880 - New York, 1951). Amundsenekin batera birritan abiatu zen Iparburura (1925ean eta 1926an). Ondoren, Hegoburura abiatu zen hegazkinez, eta bi aldiz huts egin ondoren, 1935ean Mendebaleko Antartika gurutzatu zuen.