Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ellora

Indiako arkeologia aztarnategia, Bombaytik hurbil. Erdi Aroko hainbat tenplu daude bertan. Horietako batzuk harkaitzean gizonak zulatuak eta beste batzuk adreiluz eta harriz jasoak, vihara eraikuntzen estiloan, eginak dira. Ellora garai horretako hainbat erlijiorentzat zen leku sakratua, leku berean baitaude tenplu budistak, hinduak eta jainistak. Lehenengo garaietako guztietan aipagarriena Vishrakarman-go tenplu budista da. Hala ere, tenplurik harrigarriena Kailasa-ko Shiva-rena da, VIII. mendekoa, hasieran harkaitzean zulatua eta geroztik hartatik ebakia (578-772 bitartean egina).