Ellsworth Land
edo Ellsworth Highland. Antartikako lurraldea, Ronne Ice Shelf-en eta Bellingshausen izeneko itsasoaren artean. Lurralde menditsua da eta bertan daude Antartikako gailur gorenak (Vinson mendia, 5.140 m). Lincoln Ellsworth Estatu Batuetako bidaiariak aurkitu zuen lurralde hau 1935. urtean. Argentinak, Txilek eta Britainia Handiak aldarrikatu dituzte oraindik erabat ezagutzen ez den lurralde honen gaineko eskubideak.