Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elsinor

(Danieraz, Helsingør) Danimarkako hiria eta portua, Sjaelland uhartearen iparraldean. Kopenhagetik 45 km-ra iparraldean, eta Suediako kostaldetik 5 km-ra dago. 56.388 biztanle (1985). Hiri zaharra da, 1577-1585 bitartean eraiki zen Kronborg gazteluagatik ospetsua. Bertan kokatu zuen Shakespearek Hamlet tragediaren ekintza.