Elso, Santxo de
Nafarroako fraide teatinoa eta idazlea (XVI. m). Ez da ezaguna non eta noiz sortu zen. Euskaraz idatziriko lehen dotrina eman zuen argitara Doctrina christiana y pasto espiritual del alma para los que tienen cargo de almas y para todos estados, en castellano u vascuence izenburupean. Ez da ordea liburuaren alerik geratu, eta haren aipamen batzuk baizik ez dira ezagutzen.