Elton, Charles S
Britainiar ekologoa (Liverpool, 1900 - Merseyside, 1991). Oxford-eko New Collegen ikasi zuen. Animalien ekologiaren aitzindari izan zen; abere taldeak beren ingurunean aztertu zituen, eta izadia zaindu beharra azpimarratu zuen. Metodo zientifikoa erabili zuen animaliak bere ingurumenean aztertzeko, eta haien jokamoldeak habitatarekin duen harremana azaltzeko. Animalia ekologiaren printzipioen oinarri-oinarrizko liburutzat hartu izan den Animal Ecology (1927) lana idatzi zuen. 1932an Oxford-eko Bureau of Animal Population erakundea sortu zuen, eta Journal of Animal Ecology aldizkariko buru izan zen. Londresko Royal Society-ko Adiskide izendatu zuten 1953an. Lanen artean ditu: Animal Ecology and Evolution (1930, Animalia ekologia eta eboluzioa), The Control of Rats and Mice (1954, Arratoi eta saguen kontrola) eta The Pattern of Animal Communities (1966, Animalia komunitateen eredua).
- Elsinor
- Elskamp, Max
- Elso, Santxo de
- Elster, Julius
- Elster
- Elton, Charles S
- Eltso
- eltxar
- eltxo
- Eltzaburu
- eltzagor