El-Sharouni, Youssef
Egiptoar idazlea (1924). "68 galeria" taldeko idazlea da, bere belaunaldiko gehientsuenak bezala. 1993-1995 bitartean sei liburukiz osaturiko bilduma bat eman zen argitara bere lan guztiez osatua. Kontakizun laburren bildumen artean aipagarriak dira aI-Ushaq al-Khamsa eta Rissala ila imra'a, geroago beste kontakizun batzuk erantsita berrargitaratuak. Azpimarratzekoa da, halaber, al-Masa' al-Akhir prosa lirikoko lana (lehen aldiz 1946-1952 bitartean argitaratua eta gerora osatua). El-Sharounik, bestalde, hainbat saiakera idatzi ditu eta zenbait literatura lan itzuli ditu, esaterako Edipo, (1976), Machinal (1988) eta Berkeley Square (1990).