Elphinstone, Mountstuart
Britainia Handiko kolonizatzailea, Georgeren semea (Cumberland, 1779 - Hookwook, 1859). Ekialdeko Indietako Konpainian hasi zen 1796. urtean; 1817an buruzagi mahratei nagusitu eta Dekkango lurralde haietako buru bihurtu zen. Bombayko gobernaria izan zen 1819-1927 bitarteko urteetan. Indiako historia bat eman zuen argitara 1841. urtean.