Echeverría, Juan Domingo de
Bizkaitar idazlea, sukaldaritzan aditua. Getxon sortua. Bere osaba Espainiako Gastronomia Akademiako lehenengo lehendakaria izan zen eta erakunde honetako kide izendatu zuen Juan Domingo, Euskal Herrian sukaldaritza sustatzeko lana egin zezan. Urte askoan ardura hau alboratua izan zuen arren, Gastronomía Vasconum izeneko liburua kaleratu zuen, gerora hainbat hizkuntzatara itzuli dena. Gainerakoan, 264 Recetas de Bacalao, La Cocina Vasca Tradicional eta El Abra, ayer liburuak kaleratu ditu. El Correo Español, Deia eta Euskal Gastronomiazko Kofradiaren Buletinean, hainbat artikulu kaleratu ditu.