Echeverría, Jesús María
Euskal musikagilea. Klarinete ikasketak egin zituen hasieran. Ondoren, Francisco Escuderoren zuzendaritzapean, konposizio ikasketak egin zituen. Orkestra zuzendaritzaren inguruko ikastaroetan ere parte hartu izan du. 23 urterekin, Donostiako Ganbera Orkestra sortu zuen, eta 1988an Iruñeko Pablo Sarasate Orkestrarekin eta 1989an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin hasi zen lanean. Londresen egin zuen egonaldian, The European Sinfonia izeneko taldea sortu zuen. Letoniako eta Errusiako Orkestra Nazionalak ere zuzendu ditu.