Ebroko Gudua
Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), errepublikaren aldekoek eta Francoren aldekoek elkarren aurka egin zuten gudu garrantzitsuenetako bat (1938ko uztaila-azaroa). Nazionalek, Mediterraneoko ertzeetara iritsi ondoren, Valentziaren eta Kataluniaren arteko lotura hautsi zuten (1838ko apirila) eta egoera hura konpondu nahian, errepublikarrek eraso handi bat prestatu zuten Behe-Aragoiko lurretan, Ebro ibaiaren ertzean. Lau hilabetez hedatu ziren gatazka latzen ondoren, Francoren osteek beren postuei eutsi zieten eta Kataluniako konkistarako bidea guztiz erraztu zen. 20.000 pertsonek galdu zuten bizia gudaldi hartan, eta 100.000 zauritu izan ziren.