ebonita
iz. Geol. Kautxu bulkanizatua, beltza eta oso gogorra. Erretxin artifiziala da, eta kautxuaren 100 zatiri 32ren bat zati sufre nahasiz eta tenperatura eta presio handietan bulkanizatuz ateratzen da. 1839an asmatu zen. Adarraren antza du, oso dielektriko ona da, eta orraziak, botoiak eta bakartzaile elektrikoak egiteko erabiltzen da. Klimaren gorabeherek ez diote kalterik eragiten.