Ebroko Delta parke naturala
Espainiako parke naturala, Kataluniako Tarragona probintziako Baix Ebre eta Montsiá eskualdeen artean. 1983an sortu zuten, eta 1986. urtean Ebroko deltaren eskuinaldea erantsi zioten. 7.736 hektarea ditu orotara, delta osoko 320 km2 bakarrik. Hezetasunaren eta Mediterranear klima epelaren ondorioz, hegazti mota ugari aurki daitezke bertan: gehienak, basahateak, ahate mokozabalak eta flamenkoak adibidez, migratzaileak dira; beste batzuek beren habiak bertan egiten dituzte, besteren artean txori zezenek, lertxun gorriek eta zikoinek. Bertako uretan ere mota ugari bizi dira: badira ur-igel arruntak, eltxoak, sugeak, lanproiak, oskoldunak, aingirak eta uretako arratoiak.
- eboluzio
- ebonita
- Ebro Behea
- Ebro
- Ebroin
- Ebroko Delta parke naturala
- Ebroko Gudua
- ebuliometro
- ebulioskopio
- eburnazio
- eburoi