Ebner-Eschenbacheko baronesa
(Maria Dubsky Kondesa). Austriako eleberrigilea, Moravian jaioa (Zdlislavice, Moravia, 1830 - Viena, 1916). Zenbait antzerki idatzi ondoren, ospea ekarri zioten kontakizunak eta eleberriak eman zituen argitara. Alemanez idatzi zuen; Austriako aristokraten eta jende xehearen arteko harremanak aurkeztu zituen bere liburuetan. Obra nagusia: Das Gemeindekind (1887, Herriko haurra).
- ebiakoitz
- ebikzio
- ebionita
- Ebisu
- Ebla
- Ebner-Eschenbacheko baronesa
- ebola
- Eboliko printzea
- Eboliko printzesa
- eboluzio
- ebonita