Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Easo Abesbatza

1940. urtean, ekinaldi kultural modura, Donostian sortu zen abestaldea. Nazioarteko lehiaketetan parte hartu du abesbatza honek, diskoak grabatu ditu eta musikaren munduko maisu handiek zuzendu dute. Euskal musika, folklorea, polifonia eta Aida, Fausto edota Fidelio bezalako operak eskaini ditu. Arlo bakoitzeko behar eta berezitasunei erantzuteko, bost talde sortu dira Easo Abesbatzaren baitan. Hainbat sari eskuratu dituzte, Donostia Hiriko Zilarrezko Domina, Frantziako Gurutze Gorriko Zilarrezko domina, etab. Lehiaketetan parte hartu eta lehen sariak irabazi ditu, Langollen (Britainia Handia), Lillen (Frantzia) eta Arezzon (Italia). Euskal Herrian ezik, Europan zehar eta Ameriketan ere izan da abesbatza hau.