Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eako

(Gr. Aiakos). Mit. Greziako heroia, Zeusen eta Egina ninfaren semea, gero Egina deitu zen Oenom uhartean jaioa. Berak eskaturik, Zeusek uhartean hain ugari ziren inurriak gizaki bihurtzen zituen (ik. mirmidoiak). Peleoren eta beharbada Telamonen aita izan zen; ospe handia izan zuen bere errukiagatik eta zuzentasunagatik. Platonek Infernuko epaileen arteko ezarri zuen, Minosekin eta Radamantekin batera. Peleo eta Akiles, Eakoren leinukoak izan ziren.