Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

East Anglia

Ingalaterrako ekialdeko antzinako lurraldea. Norfolk, Suffolk eta Cambridgeshire eta Essexko konderriak ia osorik hartzen ditu. Hiri nagusiak: Ipswich, Norwich. Ordoki apala da, padura zena antzina, baina Ingalaterrako labore eskualde bihurtu da (garia, artoa), bertan eginiko lanei esker. Kostaldean arrantza ere ugaria da. v Historia. VI. mendetik aurrera, anglo-saxoiek Britainia Handian sortu zituzten zazpi erresumetako bat izan zen East Anglia. Mertziako erreinuaren mende geratu zen VIII. mendean eta Wessexko erregeek eskuratu zuten IX. mendearen hasieran.