Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

EAM-ELAS

(Ethinkon apeleftherotikon Metopon-Ethnikos Laikos Apeleftherotikos Stratos; Eusk., Nazio Askapenerako Frontea - Nazio Askapenerako Herri Armada). II Mundu Gerra garaian, alemaniarren eta italiarren zapalkuntzaren kontrako Greziako erresistentzia taldea; 1941ean sortu zen, komunisten babesarekin. EAM alderdiak ELAS eratu zuen gero, bere adar armatua. Denborarekin gerrilla talderik indartsuena bihurtu zen Grezian. Administrazio egitura garrantzitsua antolatu zuen. Alemaniarrek alde egin zutenean, EAM-ek herriaren bi herenak kontrolatzen zituen. 1944an, ez zuten onartu britainiarren babesarekin ezarri zuten gobernua, eta gerra zibila sortu zen, 1949ra arte iraun zuena.