Dzungaria
Txinako lurraldea eta ordoki zabala, Tien-shan mendien eta Altai mendialdearen artean. Mendebaleko muturrean Dzungariako Atea (Chun-ka-erk-men) zabaltzen da, Asia Erdiko mendi hesiak eskaintzen duen sarrera bakarra hain zuzen. Bertako biztanleria mongoliarrek, turkiarrek eta txinatarrek osatzen dute, musulmanak batzuk eta budistak besteak. Ekonomia jarduera nekazaritzan eta artzaintzan oinarritzen da. Bertan, XVII. mendean, dzungariar talde mongolek erreinu burujabea sortu zuten, baina txinatarrek suntsitu zuten 1759. urtean.
- Dyson, Freeman
- Dzambul
- Dzerjinsk
- Dzhanmul-Dzhabaiev
- dzongka
- Dzungaria
- e 2
- e 1
- Ea
- Ea
- ea