Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

e 1

Euskal alfabetoaren bosgarren letra, bokaletan bigarrena.  v  Grekozko alfabetoan e (epsilon) letraz adierazten da.  v  Log. Ezezko proposizio unibertsalen zeinua. v Astron. Galaxia elipsoidalak izendatzeko erabiltzen den letra. 0-7 bitarteko zenbaki batez idazten da, galaxiaren itxura biribiletik zenbat urruntzen den adierazteko. v Fis. Letra larriaz, argitasuna eta eremu elektrikoaren intentsitatea adierazteko erabiltzen da, eta letra xeheaz, elektroia adierazteko. v Med. Metabolismorako garrantzi handia duen bitamina; bitamina hori Evansek aurkitu zuen 1922an. ik. bitamina. v Geogr. Ekialdea adierazteko erabiltzen den letra. v Mus. Germaniarren notazioan Mi nota irudikatzeko erabiltzen den letra. v e zenbakia. Mat. e logaritmo nepertarren oinarritzat hartzen den zenbaki irrazionala. Definizioz, berretura baten oinarriak 1-erantz jotzen duelarik eta berretzailea oinarria ken bat delarik, haren limitea da e zenbakia: Hogeita bosgarren hamarreneraino kalkulaturik, hau da:



Hogeita bosgarren hamarreneraino kalkulaturik, hau da:         
e = 2,7182818284590452353602874.