Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dzhanmul-Dzhabaiev

Kazakhstango poeta (Semirietxie, Dzhanbul, 1846 - Alma-Atá, 1945). Gazterik hasi zen poesia eta doinu bereziak ontzen. Akin edo herri poeten antzea ongi menderatzen zuen eta urte batzuen ondoren gaina hartu zien garai hartako olerkari kazakh guztiei. Bat-bateko poeta bikaina zen. Hirurogeita hamar urtetik gora zituen Urriko Iraultza gertatu zenean eta ezbairik gabe onartu zuen sobiet-en erregimena. Bere obra askotan laudatu eta goraipatu zituen iraultzaren eginak: Lenin eta Stalin (1936), Stalin-en lege gorena (1936), Leningradoko biztanleak, seme-alaba maiteok (1941), Herrien arteko adiskidetasuna (1942). Dzhanbul-Dzhabaiev bere herriko ohiturazko poesiari eutsi zion poeta bikaina izan zen.