Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Durazno

Uruguaiko erdialdeko hiria, izen bereko departamentuko (14.315 km2 eta 55.000 biztanle) hiriburua. Yi ibaiaren ertzean dago. 25.000 biztanle. Esnekiak, kontserbak, zapatak eta indar etxea. Duraznoko departamentua Uruguai-ko biztanleriarik gutxiena duena da Artigas izeneko departamentuarekin batera. Abere hazkuntza eta nekazaritza dira bertako ekonomia jarduera nagusiak.