Italiar musikagilea (Frattamaggiore, 1684 - Napoli, 1755). Erlijiozko musika landu zuen batez ere. Napoliko Kontserbatorioko zuzendaria izan zen, eta Pergolesiren maisua eta Napoliko eskolako sortzaileetariko bat. Mezak, moteteak eta salmoak egin zituen batez ere.