Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Durban

Hegoafrikako hego-ekialdeko portu eta hiria, Natalgo probintzian (Indiako Ozeanoa). 643.301 biztanle (1985). Hirialdeak 850.000 biztanle ditu (hindu ugari eta 207.000 bantu, 1980). Burdinbideak lotzen ditu Durban eta Pietermaritzburg hiriak. Unibertsitatea. Petrolio findegia, ontziolak, ehungintza eta janari industria. Turismogune garrantzitsua. Jarduera handiko portua (estatuko bigarrena, 17.406.000 tona 1984. urtean). v Historia. 1824. urtean sortu zen, ingelesek zulu buruzagi bati kostalde zati bat erosi ziotenean. Boerrek errepublika izendatu zuten 1842an. 1843. urtean ingelesen lurralde bilakatu zen.