durdo 2
iz. Zool. Arrain ezpain-mamitsu eta ezkata-handiduna, itsasertzeko harkaitzetan bizi dena (Labrus berggylta). v Durdo handia. Labridoen familiako arrain osteiktioa. 60 cm izaten da luze, eta gorputz biribila ezkataz estalia du. Arantzak ditu zakatzetan eta ezpainak oso handiak ditu. Hainbat koloretakoa izan daiteke, baina berdea izaten da gehienetan. Europako mendebalean eta Afrikako iparraldean bizi da. Jateko ona da, baina ez da oso aintzat hartzen.