Duras, Marguerite
Frantses idazle eta zinemagilea (Gia Dinh, Indotxina, 1914 - Paris, 1996). Hainbat eleberri argitara eman ondoren ospe handia lortu zuen Un barrage contra le Pacifique obrarekin (1950, Ozeano Barearen aurkako ur-hesia). Bereak dira, besteak beste, Le square (1955), Moderato cantabile (1958), L’après-midi de monsieur Andesmas (1969, Andesmas jaunaren arratsaldea), Dètruire, dit-elle (1969, Suntsitu, esan zuen berak), L’amour (1972, Amodioa) eta India song (1974) eleberriak. Horietako batzuk zinemara eraman dira. 1966. urteaz geroztik zinemari ere ekin zion: Hirosima, mon amour (1959), La musique (Musika, 1966), Nathalie Granger (1972) eta India song (1975). Hainbat kontakizunen egilea ere bada. Aipagarrienen artean Des jopurnées entières dans les arbres (1954, Egun osoak adarretan) eta L’amant (1984, Maitalea). Argitaratu zituen azken lanetan, Ipar Txinako maitalea (1991) da aipagarriena.
- Durango
- Durango
- Durangoko heretikoak
- Durante, Francesco
- Durañona
- Duras, Marguerite
- Durazno
- Durazzo
- Durban
- durdo 1