Dryden, John
Ingeles idazlea (Aldwinkle, Northamptonshire, 1631 - Londres, 1700). Ingeles antzerkia indarberritzen saiatu zen 30 urte luzez. Bere antzerki obretan (hogeita hamarren bat) tradizio ingelesa eta frantses idazleen eragina uztartu zituen. Aipagarriak dira, besteak beste, Ensay of dramatic poesy (1668, Poesia dramatikoari buruzko saiakera), The rival ladies (1663, Emakume etsaiak), The maiden queen ( 1667, Erregina birjina), The Spanish friar (1681, Fraide espainiarra), The indian emperor ( 1667, Enperadore indiarra), eta Absalom and Achitophel (1681-1682, Absalon eta Axitofel) antzerki obrak eta Virgilioren hainbat itzulpen.