Drusoa, Jabal
(Arab. Yabal al-Darazi). Hego Siriako mendialdea, sumendi jatorrikoa. Hawran eta Jordaniako mugen artean dago. Basaltozko goi-ordokiek osatzen dute eta altuera garaienak 2.000 metrotik beherakoak dira (Tall al-Yayna, 1.799 m). Ardi eta ahuntz azienda; laboreak, olibondoak eta mahastiak. Drusoak XIX. mendean egokitu ziren bertan.