Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

druida

(Zelta hizkuntzetan, derua, Eusk. «haritza»; Lat. druidam). iz. Etnogr. Apaiz zelta.  v  Galian, Britainian eta Irlandan, zelten erlijio tradizioen eta ohituren gordailu bihurtu ziren druidak. Julio Zesarrek zioenez, hezitzaile, epaile eta apaiz ziren. Oihanak ziren beren eremu sakratu nagusiak. Gainerako gizonezkoak bezala, druidak ezkondu egiten ziren. K.o. III. mendetik aurrera ezagutzen dira emakume druidei buruzko aipamenak. Galiaren erromatartze garaian, druidek gidatu zuten erromatarren aurkako borroka. Erromako agintariek druidei beren eginkizunak betetzea debekatu zieten (Klaudio II.a, 168-270). Irlandako druidek kristautasunari aurre egin zioten VI. mendera arte. Druiden ospakizunak aztikeriekin nahasi ziren eta bizirik iraun zuten Erdi Arora arte.