Drude, Paul
Alemaniar fisikaria (Brunswick, 1863 - Berlin, 1906). Thomson eta Lorentz fisikarien lanak oinarri hartuta, metalen teoria elektronikoa azaldu zuen 1900. urtean. Gisa berean beroaren eroaletasuna eta elektrizitatearena aztertu zituen. Optikan ere ikerketa asko egin zituen. Bere izena daraman ekuazioaren finkatzailea da.