Droz, Jacques
Frantses historialaria (Paris, 1909 - Paris, 1998). Historiako ikasketak egin ondoren, herrialde germanikoen historian espezializatu zen. Estrasburgoko Ikerketa Politikoen Institutuan eta Clermont-Ferrand-eko Letretako Fakultatean eman zituen eskolak. Frantziako Iraultzak Alemanian izan zuen eragin politikoari buruzko tesia egin zuen. Lanen artean ditu: Les Révolutions allemandes de 1848 (1957, Alemaniako 1848ko iraultzak), Histoire diplomatique de 1648 à 1919 (1959, Historia diplomatikoa 1648tik 1919ra), L’Europe centrale. Évolution historique de l’idée de «Mitteleuropa» (1963, Erdialdeko Europa. “Mitteleuropa” ideiaren eboluzio historikoa) eta Histoire de l’antifascisme en Europe, 1923-1939 (1985, Antifaxismoaren historia Europan, 1923-1939).