Drummond de Andrade, Carlos
Brasilgo olerkaria (Itabira, 1902 - Rio de Janeiro, 1987). Poesia folklorista alde batera utzirik, itxuraz nahiz mamiz iraultzailea zen poesia idazteari ekin zion: Alguna poesía (Poesiaren bat, 1930), Fazendeiro do Art (1954, Artearen jabea)Liçáo de cosas, etab. Prosa lan bikainak ere egin zituen: Sentimento do mundo (1940, Munduaren sentiberatasuna), Boitempo (1968, Eguraldi ona), Menino antigo (1973, Antzinateko gaztea), As impurezas do branco (1973, Zuriaren zikinkeriak) eta Esquecer para lembrar (1979, Ahaztu gogoratzeko).
- Droz, Jacques
- Drude, Paul
- druida
- Druk-Yul
- Drumev, Vasil
- Drummond de Andrade, Carlos
- Drummond, William
- Druon, Maurice
- Druso, Marko Livio
- Druso, Klaudio Neron
- Druso, Zesar