Droysen, Johann Gustav
Alemaniar filologoa, historialaria eta politikaria (Treptow an der Rega, 1808 - Berlin, 1884). Frankfurteko parlamentuko diputatua (1884) eta Kielgo, Jenako eta Berlin-go unibertsitateetako irakaslea izan zen. Greziako idazleen lanak itzuli zituen (Alexandro Handiaren Historia, Alexandro eta bere ondorengoen koloniak, Helenismoaren Historia, Zientzia eta Historiaren bilduma) eta historia modernoari buruzko liburuak ere argitaratu zituen (Scheleswig-Holstein-en dukerriak, Prusiako politikaren historia, Frederiko II.aren estatu dokumentuak eta gutunak).
- drosera
- droserazeo
- drosofila
- drosofilido
- Drouais, François-Hubert
- Droysen, Johann Gustav
- Droz, Jacques
- Drude, Paul
- druida
- Druk-Yul
- Drumev, Vasil