Dreyer, Carl Theodor
Daniar zinemagilea (Kopenhage, 1889 - Kopenhage, 1968). Gizonen arteko harremanak aztertzen ditu bere filmetan. Film nagusiak: Blade of Satans bog (1920, Satanasen liburuaren orriak), La passion de Jeanne d’Arc (1928, Jeanne d’Arc-en pasioa), Vampyr (1932, Banpiroa), Vredens Dag (1943), Ordet (1955, Hitza) eta Gertrud (1964).