Dreyer, Max
Alemaniar dramagile eta eleberrigilea (Rostok, 1862 - Göhren, Rügen Uhartea, 1946). Drei (1892, Hiru) eta Winterschlaf (1895, Neguko ametsa), antzerki lanetan, Ibsenen eragina nabari zaio. Harenak dira, besteak beste, Der Probekandidat (1899, Hautagaia), Siebzehn-jährigen (1904, Hamazazpi urteko gazteak) eta Der siegende Wald (1926, Baso garailea) obrak.