Dreiser, Theodore
Estatu Batuetako eleberrigilea (Terre Haute, Indiana, 1871 - Hollywood, 1945). 1892. urtetik aurrera kazetaritza lanetan hasi zen Chicagon. Lehen eleberrietan emakumearen askatasuna hartu zuen gaitzat: Sister Carrie (1900, Carrie ahizpa), Jennie Gerhart (1911). Geroagoko obretan goi mailako gizarteko giroa azaldu zuen: The financer (1912, Finantzaria), The titan (1914, Erraldoia). 1925. urtean eman zen argitara Theodoren maisu obra, An American tragedy (Ameriketako tragedia). Harenak dira, halaber, liburu hauek: The stoic (1947, Estoikoa), A Hoosier holiday (1916, Oporraldiak Hoosier herrian) eta A book about myself (1922-1931, Neri buruzko liburua) autobiografia.
- Draper, Henry
- Drava
- dravida
- Drayton, Michael
- Drda, Jan
- Dreiser, Theodore
- Drenthe
- drepanio
- Dresden
- dretxo
- Dreyer, Carl Theodor