Dreyfus, Pierre
Frantses politikari eta enpresaburua (Paris, 1907 - Paris, 1994). Frantziako Alderdi Sozialistako kidea eta legelaria izan zen. Finantza eta Ekonomia ministerioetan lan egin zuen. 1944. urteaz geroztik, Industria ministerioko goi mailako funtzionarioa izan zen, eta Europan izan den industria sektore publiko handiena sortzen lagundu zuen. Renault etxeko buru izan zen 1955etik 1975era. 1981ean Industria ministro izan zen berriro, eta urtebete geroago erretiratu zen.